Bergara animatzeko autobusa antolatu dute zapaturako

Jokin Bereziartua Lizarazu 2017ko mar. 6a, 13:24

Bergara Kirol Elkarteko zuzendaritzak Preferente Mailako futbol taldeak zapatuan, martxoaren 11n, 15:30ean Alegian Intxurre K.E. taldearen aurka jokatuko duen partidura joateko autobusa antolatu du. Interesa duten zaleek, Depor tabernan eman behar dute izena eta autobuserako txartela jaso. Izen ematea martxoaren 9, eguena, gauera arte egongo da zabalik. Txartel bakoitzak bi euroko prezio izango du.

Autobusa 14:30ean irtengo da frontoitik eta partidua amaitzean itzuliko da Bergarara. Zuzendaritzatik dei egiten zaie zaleei taldea animatzera joateko. Azken jardunaldian Idiazabalen aurka etxean galdu ostean –etxean galdutako lehen partidua izan da–, taldeak lehen postuan jarraitzen du, bigarren den Urolarekiko sei puntuko abantailarekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak