Puntu berdinketa bere alde apurtzen saiatuko da BKE

Maite Txintxurreta 2017ko mar. 3a, 18:29

Eskubaloiko talde nagusiak Urola Laztimendiren aurka jokatuko du zapatu arratsaldean Zumarragan.

Eskubaloiko Soraluce BKEren ligako bigarren itzulia ez da nahi bezain ona izaten ari mahoneroentzat. Izan ere, orain arte lau partidu galdu dituzte, eta bi irabazi. Gaur egun klasifikazio taulako bederatzigarren postuan aurkitzen dira (12 taldetik).
Dena den, zapatuan balantza hori apur bat orekatzeko aukera izango dute.

Asteburuan, kanpoan

Joan den asteburuan aratusteengatik atsedenaldia izan ostean, Jardunaldi honetan kantxan bueltan izango dira eskubaloiko mahoneroak. Kanpoan jokatzea tokatuko zaio Soraluce BKEri. Urola Laztimendiren kontra hain zuzen. Zapatuan, 18:00etan Zumarragako Ispilla kiroldegian izango d neurketa.

Hain justu ere, bergararrak baino postu bat beherago kokatuta dago Urola, baina puntuetara berdinduta daude bi taldeak. Joaneko partiduan 25-23 irabazi zuten bergararrek, eta oraingoan ere horretan ahaleginduko dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak