San Joxepe: batzar orokorra, hitzaldiak eta sagardotegia

Julen Iriondo 2017ko mar. 2a, 15:22

Bazkideen batzar orokorra martxoaren 23an izango da, 16:00etan lehenengo deialdian eta 17:00etan bigarrenean. Gaurtik hilaren 13ra artekoa da zuzendaritzarako hautagaitzak aurkezteko epea.

Bestetik, martxoaren 15ean, eguaztena, irteera egingo dute sagardotegira. 09:00etan aterako dira autobusez, eta Ordiziako azoka bisitatuko dute aurrena; Donostian denbora librea izango dute gero, eta bazkaria ondoren Aginagako izen bereko sagardotegian. Etxeratu aurretik, geldialdia egingo dute Zarautzen. Hurrengo eguena arteko epea dago izena emateko.

Azkenik, bihar –egubakoitza– nordic walking deritzonari buruzko hitzaldia izango da 19:00etan, Xabier Madinaren eskutik. Astelehenean, berriz, memoriari buruzko tailerra egingo dute, 15:45ean, Sara Alava Agirreurretak gidatuta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak