Beti Bustikoak Urederran ibili dira lehian

Xabier Urtzelai 2017ko ots. 23a, 17:10

Eka Kayak taldeak antolatuta Beti Bustiko piraguistak Urederran lehiatu ziren joan den astean. Egun ederra igarotzearekin batera maila txukunean jardun zuten.

 

Esaterako, senior mailan Gorka laugarren sailkatu zen, eta Patxi Ugalde bosgarren. Beñat Lizarralde, berriz, bederatzigarrena izan zen, eta Mikel Zubizarreta 24. Beterano mailan, ostera, Alex Esteve bigarren izan zen, eta Josue Lazkano zortzigarren.

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak