Hasi dituzte Espoloiko pilotalekua berritzeko lanak

Mirari Altube Arrese 2017ko otsailaren 22a

Espoloiko pilotalekuko instalazioa hobetzeko asmoarekin lanak hasi ditu Udalak. Hormen iragazgaizte lanak eta margotze eta txukuntze lanak egingo dituzte.

Lanak oraingo astean hasi zituen Aterki enpresak eta bizpahiru astetan bukatuta izango direla aurreikusi dute. Lanek 13.300 euroko aurrekontua dute. "Behin amaituta kirol instalazio berritu eta egokiaz gozatzeko aukera izango dute bergararrek", jakinarazi dute Udal ordezkariek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak