Emakume bat erreskatatu behar izan dute Osintxun, sute baten ondorioz

Josu Bilbao Atxutegi 2017ko otsailaren 19a

Osintxu auzoko 13 zenbakiko 1. solairuan piztu den sua itzalita dago jada, baina kea arnasteagatik bizilaguna eta bi ertzain Arrasateko ospitalera eraman dituzte. Izan ere, bi ertzain emakumea etxetik ateratzera sartu dira, eta ondoren, Zubillagako eta Arrateko suhiltzaileak heldu direnean, ospitalera eraman dituzte hirurak.

Zubillagako suhiltzaileek azaldu duten moduan "berogailu elektriko batek su hartu du eta lurrarekin kontaktuan ke ugari atera du".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak