Amaia Santamariaren erakusketak gaur zabalduko ditu ateak

Maite Txintxurreta 2017ko ots. 17a, 14:00
Amaia Santamaria artista bergararra

Gaur, egubakoitza, 19:00etan, Amaia Santamaria bergararraren Berrinterpretazioak izenburudun erakusketaren inaugurazioa izango da Aroztegi aretoan. Instalazio eran aurkeztutako argazkiez eta proiekzioz osaturiko erakusketa da Santamariarena.

"Prozesua irudien gainjartze bat izan da; esaterako, ikuslearen itzala proiektatzen da, argi bat, erreflexu bat...", dio artistak. Gorputz irudiak dira nagusi, baina irudi unibertsalak, hau da, ez dutenak identitate bakar bat erakusten, osotasun bat baizik. Argazkiak formatu desberdinetan aurkeztuta topatuko ditu ikusleak. Martxoaren 5era arte bisitatu daiteke mostra.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak