Horretarako, kit bat eta kartela banatuko dituzte; apainketa lanak otsailaren 22rako egin beharko dira eta martxoaren 1era bitartean mantendu. Inauterietako kita lortzeko, bakoitzak bere kaleko ordezkariari eskatu beharko dio; Bedelkarreko bazkideek doan eskuratuko dute, eta bazkide ez direnek 10 euro ordainduta.