Idatzizko generoak eta ahozkoak lantzen dira lehiaketan. Lehenengoan bi sail daude, ipuin idatzia eta komikia, eta bigarrenean beste bi, bertsoa eta kontaketa edo interpretazioa (antzezlanak, ipuin-kontaketak, umorezko pasadizoak… Egile bakoitzak nahi adina lan aurkeztu ditzake genero bakoitzean.
Lanak aurkezteko epea apirilaren 5era artekoa da. Lehiaketaren oinarriak eta bestelako azalpenak Udaleko webgunean kontsultatu daitezke.