goiena.eus

Koldo Eleizalde lehiaketa abian da

  Kultura  Bergara

Bergarako Udaleko Euskara batzordeak antolatzen duen Koldo Eleizalde lehiaketa abian da. Idatzizko zein ahozko generoetako lanak aurkez ditzakete Bergaran jaioek, bertan bizi direnek edo bertan lan edo ikasten dutenek. Lanok aurkezteko epea apirilaren 5era artekoa da.

Lehiaketak bi multzo ditu eta lehenengoan bi sail bereizi dituzte: ipuin idatzia eta komikia. Eta bigarrenean beste bi: bertsoa eta kontaketa/interpretazioa. Azken sail horretan sartuko dira honako hauek: antzerkia, ipuin-kontaketa, umorezko pasadizoak, txiste-saioak…

Egile bakoitzak nahi beste lan aurkeztu ahal izango ditu. Eta partaidetzaren arabera, generoak bereizita baloratu ahal izango dituztela iragarri dute antolatzaileek.

Nobedadea ere badago aurten; bertsoen alorrean lanak paperean zein grabatuta aurkeztu ahal izango dira.

Lehiaketaren oinarriak eta bestelako argibideak Udalaren webgunean daude.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa