Ideia lehiaketako proiektuak ikusi eta bozkatzeko aukera

Maite Txintxurreta 2017ko otsailaren 3a

Aste honetako eguaztenean amaitu da Bergarako Udalak herriko bizi kalitatea hobetzeko proiektuak jasotzeko antolatutako ideia lehiaketa. Bada, orain proiektu horiek Aroztegi aretoan ikusgai jarriko dituzte, martitzenetik (otsailak 7) domekara (otsailak 12).

Aroztegi aretoko erakusketa horretan, herritarrek gustuko izan dituzten proiektuen aldeko botoa emateko aukera izango dute. Hala,  lehiaketa honetarako eratutako epaimahaiaren balorazioak %50eko balioa izango du sariak erabakitzean, eta herritarrenak beste %50a.

18 proiektu jaso dituzte Udalean, eta guztiak izango dira ikusgai Aroztegin, adin kategoriaren arabera sailkatuta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak