goiena.eus

Seminarioko ataria egokituko dute parking publikoko lanak egin bitartean

 Bergara GAURKOAK

Bihar, eguaztena, eta etzi, eguena, parking publikoaren erdia itxiko dute, eta egubakoitzean eta zapatuan, berriz, guztiz egongo da itxita. Bitartean, Seminarioko atarian egokituko dute aparkatzeko gunea.

Denbora dezente egon da Bergarako Ibargarai kaleko lur azpiko aparkalekua garbiketa sakon bat egin gabe, eta margotzea ere komenigarria ikusi dute Udaletik, horixe adierazi du Obra eta Zerbitzuetako zinegotzi Lander Arregik. Horregatik, mantentze lanak egingo dituzte.

Bihar eta etzi, zatika itxita

Bihar, eguaztena, hasiko dira lanokin. Bihar eta etzi bereziki garbiketa lanak egingo dituzte, eta horregatik, bi egun horietan aparkalekuaren erdia itxita egongo da. Hala ere, ondoan dagoen Seminarioko atarian aparkatzeko gunea egokituko dute egun horietarako.

Egubakoitzean eta zapatuan, guztiz itxita

Egubakoitzean eta zapatuan, berriz, guztiz itxiko dute parkinga eta orduan ere Seminarioan aparkatu ahal izango da. Margotze lanak egingo dituzte bereziki egun horietan.

Pazientzia eskatu zaie erabiltzaileei

Lander Arregik egun hauetarako pazientzia eskatu die parkingaren erabiltzaileei eta aurreratu du hemendik pare bat astetara lanak bukatzeko agian beste egunen bat ere itxi beharra izango dutela.

Erantzunak

Erantzuna | #1

Lander Arregik pazientzia eskatu die erabiltzaleei. Pazientzia? Aste honetan astelehenetik ezkero,kanposantuko parkina kendu dte,zirkoa zela eta. Aste honetan kanposantuko parkinaren ondoan dagoen aparkaleku ilara osoa kendu duzue. Astelehenean Santa Marina pareko aparkaleku ilara osoa ken zenuten,kimatze lanak zirela eta. Asteazkenean San Martzialgo bideko dozena bat aparkaleku kendu zenituzten ausakalo zertarako!!!
PAZIENTZIA? NIK ZUEI KONPETENTZIA!!

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa