65 urtetik gorako pertsonei zuzendutako programa bat garatu berri dute Bergarako Udaleko Kirol Zerbitzuak eta BXPORT kirol aholkularitzak elkarlanean.
Zahartzaroak berez dakartzan patologiak arintzeko indarra lantzen ikastea helburu duen programa garatuko dute lau emakumezko eta lau gizonek osatutako talderekin.
Zortzi partaideek azterketa medikuak egingo dituzte programarekin hasi baino lehen. Behin hauek eginda, astean hiru entrenamendu saio programatu egingo dituzte BPXPORT-eko teknikariarekin. Bakarkako saioak izango dira, eta teknikariaren aholkuak jarraituz, zahartzaroak dakartzan patologiak arinduko dituzte indarra lantzeko ariketen bitartez.
Lehen saioak otsailaren 6an hasiko dituzte. Hiru hilabeteko iraupena edukiko du gutxi gorabehera, baina bakoitzaren eboluzioa eta hobekuntzen arabera moldatu daiteke.
Aukeratutako zortzi edadetuen artean, aipagarria da Maria Orellanaren kasua. 87 urte izan arren Kiroldegiko ohiko erabiltzailea da, eta programan parte hartzeko proposamena jasotzerakoan ez zuen zalantzarik izan baiezkoa emateko. Zortzi enbaxadoreen artean dagoen Iñaki Arregik, honela azaldu du programan sartzeko dituen arrazoiak.
Programa honen beste helburuetako bat Agorrosin Kiroldegia Bergarako pertsona adinduei ere zuzenduta dagoela helaraztea da. Hala azaldu du Oyarbidek.