Izena emateko azken eguna otsailaren 13a, astelehena, izango da eta merkatuan parte hartuko den ala ez otsailaren 15ean, asteazkena, konfirmatuko da, emailez. Azokan parte hartzeko, Udal webgunean horretarako jarri den gunera sartu beharko da.
Datorren otsailaren 19an elkartrukea, berrerabilera eta artisautza sustatzeko Domeka Azoka egingo dute Bergarako San Martin plazan. Azoka goizeko 11:00tik 14:30era izango da eta lehentasuna dute bigarren eskuko produktuak saltzen dituztenak eta herriko eta eskualdeko artisauek.
Izena emateko azken eguna otsailaren 13a, astelehena, izango da eta merkatuan parte hartuko den ala ez otsailaren 15ean, asteazkena, konfirmatuko da, emailez. Azokan parte hartzeko, Udal webgunean horretarako jarri den gunera sartu beharko da.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.
Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.