Mahai-ingurua eta 'Baga Biga emanaldia' Jardunen eskutik

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2017ko urt. 23a, 14:18

Abenduan Antzuolako Torresoroan egin zuten Elorrietak eta Markezek emanaldia.

Bazkide musikari bat joan zitzaien kulturgintzari buruzko zikloa antolatzeko proposamenarekin. Ideia gustatu eta Plazara! ekimena antolatu dute aste honetarako. Euskal kulturgintzari bultzada ematea dute helburu; eta, era berean, sortzaileen eta ekintzaileen ahotik gaiaren gainean hausnartzeko bidea ere ematea.

Gotzon Barandiaran, idazlea eta musika arloan askotariko proiektuak dituena, Anari abeslaria eta Leire Palacios kazetaria izango dira hizlariak; azken horrek gidatuko du solasaldia.

Ordu eta erdi inguruan, euskal kulturgintzarekin lotutako adar askoren inguruan berba egin gura dute: kultura politika, merkatua, hedabideak, transmisioa... Barrenkalean dagoen Jardunen egoitzan egingo dute, eguaztenean, 19:00etan.

Musika emanaldia domekan

Eñaut Elorrieta eta Mikel Markezena da Baga Biga Higa: Euskarazko musikaren transmisioa eta sustapena egitasmoa. Emanaldian, 60ko hamarkadan hasi eta gaur egunera bitarteko hamarkadaz hamarkadako gainbegiratua egiten diote, 90 minututan, euskal kantagintza berria deitu den horri. Zabalotegin eskainiko dute, domekan, 19:00etan.

Antolatzaileen esanetan, guztiendako daude ateak zabalik. Zikloa ekimen puntuala da, baina gehiago egiten jarraituko dutela aurreratu dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak