Ramon Oiarzabal kalea itxita egongo da bihar, martitzena

Mirari Altube Arrese 2017ko urtarrilaren 23a

Autoendako itxiko dute bihar, martitzena, Ramon Oiarzabal kalea, Espoloitik Cafe Bergarako tartean hain zuzen ere. Urbanizatze lanak egiteko izango da.

Ramon Oiarzabal kalean egin dituzten etxebizitzen inguruan urbanizatze lanak egiten ari dira egunotan. Hala, inguruko kaleetako asfaltatzeari ekin dio Goitu Eraikuntzak enpresak eta bihar, Bidekurutzeta kalean arituko da. Sor daitezkeen eragozpenen aurrean barkamena eskatu du Udalak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak