Jardun Euskara Elkartea bazkidetza kanpaina egiteko erabiltzen ari den lokala haurrei ezagutaraztea izan da gaurko ekintzaren helburua. "Zeharkako moduan, bazkidetza kanpainaren informazioa eman diegu, laburki, eta bide batez, gurasoekin komentatzeko aholkatu diegu, bazkide egin daitezen", azaldu dute Txapliguko hezitzaileek.
Esan moduan, arratsaldeko ekintza nagusia Mannequin Challenge bat izan da, haurrek eta hezitzaileek egin dutena, guztiek batera.
Urtarrilaren amaieran bukatuko da bazkidetza kanpaina. Hala, kanpaina bukatu baino lehen haurrei lokala erakustea izan da helburua, hezitzaileen arabera.