Makinak lanean daude Boluan, enborrak eta oztopo nagusiak kentzen

Oihana Elortza 2017ko urt. 18a, 14:35

Bergarako Bolua auzoan astelehenean izandako luiziak utzitako arrastoak bistakoak dira oraindik. Geologoak eta ingeniariak lanean dihardute ingurua aztertzen.

Bitartean makinak lanean dihardute enborrak eta oztopo nagusiak kentzen. Kaltetuak izan diren zazpi familiak berriz etxetik kanpo pasa behar dituzte datozen hilabeteak eta udala horiendako bizitokia bilatzen ari da. Lan handienak ateri dagoen bitartean egin gura dituzte eta euria egiten hasi aurretik kendu gura dituzte oztopo handienak. Bitartean, geologoak eta ingeniariak lanean dihardute, ingurua une oro aztertzen. Trenbidean, luiziaren alde bietan makinak ari dira lanean.

Kalte handienak jasan dituen etxe atarian zortzi etxebizitza daude, baina zazpi familia dira guztira kaltetuenak. Lehen gaua 21 familiek pasa zuten etxetik kanpo baina zazpi horiek epe ertain batean bizileku berria beharko dute, eta hori lotzen ari da lanean udala.

Gizarte Zerbitzuen departamenduak hartu du lan hori. Jabetza publikoko 16 etxebizitza eskaini dio Jaurlaritzak Udalari Bergarako alkateak bide batez, eskerrak eman die laguntza eskaini dien instituzioei zein herritarrei. Laguntza emateko balorea oraindik mantentzen dela Bergaran adierazi du Letek, eta asko poztu duela horrek. Gainera, eskerrak eman gura izan die kalteak jasan dituzten bizilagunei, egoera zein den jakinda pazientzia izan dutelako, lasai jokatu dutelako eta kasu egin dietelako.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak