Abenduan egindako lanei esker, lehen fasea amaitu zen eta, bertan, Seminariotik Komenio kalera arteko obra burutu zen.
Gaur bigarren faseko lanak abiatu dira: Komenio kalea eta epaitegia arteko zatikoak. Lanek hiru aste iraungo dute eta, bitartean, hainbat aldaketa izango dira. Batetik, hiru aste hauetan Komenio kalea autoentzat itxita egongo da; ez, ordea, oinezkoentzat. Bestetik, Komenio kaleko edukiontziak plazara mugitu dituzte; izan ere, kanalizazio lanekin edukiontziak biltzeko kamioiak ezingo luke sartu.
Seminariotik epaitegirako kanalizazio lanak Excavaciones Gabika enpresari esleitu dizkiote, eta, guztira, 66.404,80 euroko aurrekontua dute.