Bergarako autobus geltokiko lanak, martxan

Julen Iriondo 2017ko urt. 16a, 14:31

Herriko bidegorri sarea osatzeko lanen barruan, autobus geltokiko irisgarritasuna hobetzeari ekin diote. Geltokiko lanekin batera, haren ondotik pasako den bidegorri zatiarenak ere egingo dituzte.

Bergarako Udalak herriko bidegorri sarea osatzea "funtsezkoa" ikusten du, "herritarren eguneroko mugikortasunarentzat ezinbesteko elementua baita". Honela, herri barruan falta diren bidegorri zatiak osatzeari ekin dio, eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren ardurapean Antzuolatik Urteaga kalea artean egingo den bidegorriari jarraipena emango dion autobus geltokia arteko zatiaren lanak hasi dituzte.

Lehen egitekoa autobus geltokiko berrantolaketa izango da; mugikortasuna hobetu, asfaltatu berria egin, plataformaren berritzea eta margotzea. Berrantolaketa obrek autobus zerbitzuari eta erabiltzaileei ez die eragingo Udalak azaldu duenez, eta zerbitzua beti bezala mantenduko da.

Geltokiko lanak amaitzean, bidegorria bera egiteari ekingo zaio. Asfaltos y construcciones Morga SL enpresa egiten ari den lanak lau hilabeteko epean amaituko dira eta obraren aurrekontua 144.668 eurokoa da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak