Eguen eguerdirako, bost autobus eta zortzi izateko itxaropena

Julen Iriondo 2017ko urt. 13a, 10:52

Sarek antolatuta bihar Bilbon egingo den manifestaziora joateko izena gaurko 22:00ak aldera arte eman daiteke.

Gure Artera ekimenak antolatu ditu bihar Bilbon, Giza eskubideak, konponbidea, bakea leloarekin, Sarek deituta egingo den manifestaziorako autobusak. 15:45ean abiatuko dira herriko geltoki nagusitik; goizean joan nahi dutenek ere badute horretarako aukera, 11:00etan abiatuko diren autobusetan.

Izena emateko lekuak dira: Poligonoan, Bodegoian; San Lorentzon, Lainon; Bolun, Txamonixen eta Azpeitxin; Labegaraietan, kiroldegian; Espoloian, Konden; kalean, Arranon –goizean joateko, hemen bakarrik–, Pol-Polen, Kortazarren, Deporren, Euxebio IIn, frontoiko tabernan, Etxagin eta Konden; Osintxun, Txuringon; eta Angiozarren, Beheko tabernan.

Gure Artera ekimenak manifestaziora joateko dei egin die herritarrei. Eguen eguerdirako, goizerako bi autobus eta arratsalderako hiru zeuden. Izen-ematea gaurko 22:00ak arte luzatuko da; denera zortzi autobus izateko itxaropena zuten antolatzaileek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak