Helduentzako zeramika tailerra otsailean

Itziar Larrañaga Sarasola 2017ko urt. 11a, 18:05

Bergarako Buztinzale Zeramika elkarteak antolatu du ikastaroa, hastapen mailan dauden helduei zuzenduta. Bi ordutako lau saio egongo dira, denak larunbat goizean.

Tailerra

Ikastaroa otsailean izango da: 4, 11, 18 eta 25ean, goizeko 10:00etatik 12:00etara bitartean. Tailerra Bergarako Zeramikako Zabalotegiko lokalean izango da eta 25 eurotako prezioa izango du.

Izen ematea

Urtarrilaren 27a, ostirala, izango da tailerrean izena emateko azken eguna. Horretarako Kultura Zerbitzura hurbildu edo 943779159 telefonora deitu daiteke. Tailerrak kopuru mugatua izango du (gehienez 6 pertsona) eta lehentasuna izango dute Bergarakoek. Kopurua gaindituz gero, izena emandakoen artean zozketa egingo da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak