"Haurren gatazken konponbidea eta adimen emozionala" hitzaldia, urtarrilaren 19an

Itziar Larrañaga Sarasola 2017ko urtarrilaren 11

Hitzaldiko kartela

Hitzaldia gurasoei, hezitzaileei, irakasleei eta orokorrean hezkuntzarekin lotutako gaiekiko interesa dutenei zuzenduta dago. Emozioak, gatazkak, zigorrak eta adimen emozionala landuko dira, besteak beste.

Bergarako Udalak eta Jardun euskara elkarteak elkarlanean antolatu dute hitzaldia:

-Gaia: Haurren gatazken konponbidea eta adimen emozionala.

-Hizlaria: Ttiklik elkargunea.

-Urtarrilaren 19an, osteguna, 18:00etan, Bergarako Zabalotegi aretoan.

Hitzaldia euskaraz izango da eta bat bateko itzulpen zerbitzua eskainiko da gazteleraz, euskaraz ez dakitenentzako.

Hitzaldira datozen gurasoen seme alabentzako zaintza zerbitzua egongo da Zabalotegiko Txiki Txokoan.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak