Egunotan presoak gogoan hainbat ekimen egin dituzte. Esaterako, Piztu Bergara ekimena edota atzo Arrano tabernan egin zuten presoen aldeko kantaldia
Manifestaziorako autobusa
Hurrengo zapatuan, urtarrilak 14, Sarek deituta, manifestazioa izango da Bilbon, Giza eskubideak, konponbidea, bakea lelopean. Bada, Bergaratik autobusa antolatu dute hara joateko. 15:45ean abiatuko dira autobusak -17:30ean hasiko da manifestazioa- Ibargaraiko autobus geltokitik.
Herriko hainbat tokitan eman daiteke izena: Toki Ona Bodegoia, Laino, Txamonix, Azpeitxi, Labegaraieta, Konde okindegietan, Arrano, Pol-Pol, Kortazar, Depor, Euxebio II, Frontoiko taberna, Etxagi, Osintxuko Txuringon eta Angiozarko Beheko Tabernan.