Errege magoen zain daude Bergaran

Mirari Altube Arrese 2017ko urt. 4a, 15:52

Hiru erregeak Bergarara bidean dira dagoeneko eta bihar, urtarrilak 5, harrera beroa egingo diete herrian. Bizarzuri izango da lehenengoa iristen, 17:00etan, eta udaletxe azpian jasoko ditu umeen gutunak. Erregeak 19:00etan etorriko dira eta guztiei ongietorria egingo diete Atzegiko kideek Elena Lete alkatearekin batera.

Bizarzuriren gutunak eman ostean txokolatea izango dute ume guztiek San Joxepeko kideek gertatuta.

Meltxor, Gaspar eta Baltasar 19:00etan abiatuko dira Udal Biltegitik eta ondorengo kaleetatik pasatuko dira: Masterreka, Bideberri, Ibargarai, Herrilagunak, Domingo Irala, Irizar, Barrenkale, Plaza, Bidekurutzeta, San Pedro, Artekale eta Arruriaga.

Herrira ez ezik Elosu auzora ere iritsiko dira hiru erregeak. 17:00etan ipuin kontalaria izango dute auzoko pilotalekuan eta 18:00etan erregeak agertuko dira. Umeek 21:00ak arte eman ahal izango dizkiete gutunak.

Gaueko autobus zerbitzua

Bestalde, inguruko herrietatik Bergarara joateko gaueko autobus zerbitzu berezia jarriko dute. Ordutegia azpian.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak