Alavesek irabazi du Igor Fernandezen omenezko futbol txapelketa, penalti jaurtiketatan

Mireia Bikuña 2017ko urt. 1a, 17:00

Realaren kontrako finala banako berdinketarekin bukatu ostean, bost penaltiak sartu dituzte arabarrek. Realak bat hutsegin du. Bestalde, gazte mailako Gabonetako txapelketako jokalari onena Euken Azpeitia bergararra izendatu dute.

Finalerdietako talde onenak izan ostean, Alavesek eta Realak jokatu dute Igor Fernandezen omenezko txapelketako finala. Lehen zatiko 20. minutuan aurreratu dira donostiarrak eta ondo menderatu dute lehen zatia. Bigarrenean, Alaves izan da nagusi. Berdinketaren gola sartu ostean –bikaina izan da areaz kanpoko falta jaurtiketa–, jokoaren eta baloiaren jabe izan dira. Berdinketarekin urduri ipini da Reala eta apenas izan du bigarren gola egiteko aukera.

Banako berdinketarekin, penalti puntutik erabaki da Bergarako txapelketa. Alavesek bost penaltiak sartu ditu eta Realak bigarrena huts egin du. Alaveseko atezainak geratu du.

Sari banaketa

Gabonetako txapelketa bukatzeko sari banaketa ekitaldia egin dute. Alavesek txapeldunaren saria jaso du eta antolatzaileen eskerrik beroenak ere bai. "Hurrengo urtekora gonbidatuta zaudete" esan dute. Realak ere bere sari jaso du, eta baita, epaileak ere. Finalerdiak eta finala zuzentzearren.

Azkenik, txapelketako jokalari onena izendatu dute. Bergarako Euken Azpeitiarendako izan da saria.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak