Realak eta Alavesek jokatuko dute gaur gazte mailako torneoko finala

Julen Iriondo 2016ko abe. 30a, 10:58

Igor Fernandezen senideak oroigarriekin, bigarren finalerdiaren aurretik.

16:00etan hasiko da Igor Fernandezen oroimenezko torneoko finala, eta Agorrosinen izango da. Hiru euroko sarrera izango du partiduak. Alavesek gol alde handiarekin irabazi zion atzoko lehen finalerdian Lagun Onaki, eta Realak, berriz, markagailu estuarekin Bergarari.

Arabarrek 5-1 hartu zuten mendean Azpeitiko taldea, eta horrela lortu zuten gaurko finalerako txartela.

Realak eta Bergarak, berriz, neurketa lehiatua jokatu zuten, partidu ederra, eta azkenean garaipena txuri-urdinentzat izan zen, 2-3.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak