Ohiturari jarraituz, saskibaloiak hartu zuen Udal Pilotalekua atzo egun osoz. Benjamin, alebin eta infantil mailetan banatuta, 110 neska-mutiko inguru aritu ziren jolasean. Saskibaloiarekin hurrengo zita urtarrilaren 3an eta 4an izango da, BKEren infantil mailako nesken eta kadete mailako mutilen Gabonetako torneoarekin.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.