Pedalei eraginez Gabonetako argiak piztu ahal izateko neurri askotariko bizikletak egongo dira Fraiskozurin. Hori horrela, umeek, gazteek eta helduek parte hartu ahal izango dute. Udalak ekitaldi irekia dela dio eta herritar guztiak gonbidatu ditu ekimenean parte hartzera.