Herritarren sormena eta irudimena balioan jarriko da lehiaketa horretan; izan ere, eurek aurkeztu behar dituzte proiektu-ideia desberdinak, Bergarako bizikidetza hobetuko dutenak. Proiektu horiek, hasiera batean, datorren urtean gauzatu ahal izateko pentsatu behar dira. Kontuan hartu behar dena da, herrian egingarriak diren ideiak izan behar dutela. Ideia irabazlea izango da aurrera aterako den proiektua eta 100.000 euroko aurrekontua dago horretarako.
Otsailaren 1era arte izango dute bergararrek euren proiektuak aurkezteko denbora eta Agorrosinen, liburutegian edo udaletxeko erregistro orokorrean entregatu beharko dira. Esan bezala, ideia irabazlea izango da gauzatuko dena, baina horretaz aparte, saritua ere izango da. Eta ez ideia onena bakarrik, kategoria desberdinetan banatuta, lehen hiru ideiek ere eroango dute saria. Kategoriak adin tarteetan banatzen dira: 12 urtetik beherakoak; 12 eta 18 urte artekoak; 18 eta 60 artekoak; eta 60tik gorakoak. Guztira, 2.725 euro banatuko dituzte ideia guztien artean.
Horrekin batera, Elena Lete alkateak herritar guztiei zabaldu gura izan die gonbita lehiaketa horretan parte hartzeko.