Pop up azoka bigarrenez egin dute Bergaran

Xabi Gorostidi 2016ko abe. 18a, 13:24

'Bergara Bizi' ekimenaren barruan eta Bedelkarrek antolatuta, ekimem honen bigarren edizioa egin dute asteburu honetan. Zapatu eta domekan herritarrek %10eko deskontuarekin erosi ahal izan dituzte Bergarako 20 komertzioren produktuak.

Urrian egindako lehen Pop up azokaren harrera ona ikusirik, bigarren edizioa antolatu du Bedelkar elkarteak. Zapatuan, goiz eta arratsalde,z eta domeka goizaldean egin dute azoka berezia Biltoki denda egondako lokalean.

Olentzero ate joka datorren honetan aukera aproposa izan dute bertaratu direnek, Bergarako 20 denden produktuak %10eko deskontuarekin erosteko.

"Bai atzo, eta bai gaur, hasieran motel xamar hasi arren, bukaeran jende ugari gerturatu da azokara. Denetarik saldu dugu, baina poltsak eta bufandak bezalako osagarriak oso ondo saldu dira" azaldu du Joka dendako Ainhoa Garitanok.

Urriko azoka zertxobait hobeto joan zela aitortu du, batez ere, data aproposagoak zirelako eskaintza aldetik. "Urrikoan, denboraldi hasieran egotean, jendeak bilduma osoak zituen aukeratzeko. Oraingoan, denboraldi erdian izaterakoan, zailagoa izan da eskaintza aldetik. Hala ere, pozik gaude jasotako erantzunarekin" azaldu du Garitanok.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak