Maila ona erakutsi dute bergararrek Gipuzkoako eskolarteko piraguismo txapelketan

Miren Arregi Amasorrain 2016ko abenduaren 17a

Lau domina poltsikoratu dituzte bergararrek. Benjaminetan, Eki Lazkano hirugarren gelditu da. Infantilen lehen urtekoetan Alex Zabaletak urrezko domina atera du eta zilarrezkoa Aitor Urzelaik. Infantilen bigarren urtean Oier Villar gelditu da lehenengo.

Bergarako Labegaraieta auzoan jokatu da goizean Gipuzkoako eskolarteko piraguismo txapelketa. Irungo, Donostiako eta Bergarako neska mutikoek hartu dute parte bertan. Bergaratik, 8 lagun aritu dira (guztira 50 parte hartzaile izan dira) slalomeko proba egiten eta horietatik lauk domina eskuratu dute. "Oso maila ona erakutsi dute Beti Bustikoek. Dominarik atera ez duenak ere bai. Guztiak ibili dira oso ondo", esan du taldeko Joxan Akarregik.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak