Nafarroako ekoizleen produkturik onenak San Antonion

Maite Txintxurreta 2016ko abe. 16a, 12:27

Hamar ekoizle izango dira euren produktuak eskaintzen biharko (zapatua) Napar Ferian. Bestalde, herriko zazpi elkarte gastronomikok parte hartuko dute sukaldaritza lehiaketan.

18. edizioa du honezkero San Antonioko Napar Feriak. Duda barik, derrigorrezko hitzordua auzotarrendako zein herriko jende askorendako.

Aurten, hamar ekoizlek jarriko dute postua ermita berriaren aurrealdean kokatu duten karpa gunean, eta bertan salgai izango dituzte txorizoak, pateak, turroiak eta bestelakoak.

Sukaldaritza lehiaketa

Napar Feriako egitarauaren barruan, aurten ere elkarteen arteko sukaldaritza lehiaketa egingo dute. Hain zuzen ere, patatak saiheskiekin gertatu beharko dituzte herriko sukaldariek. Zazpi elkartetako ordezkariak arituko dira txapela nork eramango lehian 10:30etik 13:00etara bitartean; honakoak izango dira: Gure Ametsa, San Migel-Pe, Umore Ona, Lasai Toki, Artatse, Zazpi eta Haizepe.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak