Eskusarteko etxe tutelatua erosi du Udalak

Maite Txintxurreta 2016ko abe. 16a, 09:57

Bergarako  Eskusarte kalean dagoen adinduendako etxe tutelatuak bi urte daramatza funtzionamenduan. Orain arte Eusko Jaurlaritzaren esku zegoen, baina orain Udalak erosi egin du, eta aurrerantzean hark emango du zerbitzua.

San Antonio auzoko Eskusarte kalean dagoen etxebizitza tutelatua, eta honekin batera, trastetegia eta garajea erosi dizkio Bergarako Udalak Eusko Jaurlaritzari. 66 mila eurotan erosi du. Horretarako, Gipuzkoako Aldundiaren bitartez jasotako 72 mila euroko funtsa baliatuko du Udalak.

Eusko Legebiltzarrak onartutako 2008ko Gizarte Zerbitzuei buruzko Legea betetzen hasteko lehen urratsa da honakoa. Lege horren arabera, administrazioek zortzi urteko epea dute Gizarte zerbitzuen mapa bat osatzeko. Zentzu horretan, Eusko Jaurlaritzako etxebizitza departamentuko Ana Isabel Marurik  "instituzioen arteko elkarlana" nabarmendu du.

Bi urte dira Eskusarteko etxebizitza tutelatu hau martxan dagoela. Gaur egun adineko hiru pertsona daude bertan bizitzen, baina sei pertsonari zerbitzua emateko gaitasuna du. Menpekotasunik ez duten adineko pertsonendako zerbitzua da, eta garbiketa lanetan, sukalde lanetan eta antzekoetan laguntza jasotzen dute.

Hala, aurrerantzean Bergarako Udala arduratuko da etxe horretako zerbitzua eskaintzeaz.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak