Niri inporta dost erosten doten dendan kartelak euskaraz egotia gisako esaldiak erosi edo prestatutako plater baten ondoan jarri, argazkia atera eta Jardunera bidali behar da. Parte-hartzaileak zozketa baten sartuko dira. Zozketa horren saria da: herriko hamazazpi janari dendak emandako produktuekin eta txartelekin osatutako saski bat.
Abenduaren 19an zabalduko da parte hartzeko epea eta urtarrilaren 1a arte egongo da aukera argazkiak bidaltzeko; urtarrilaren 2an zozketa egingo da. Pertsona bakoitzak hiru argazki bidal ditzake gehienez. Bideak hauexek dira: jardun@topagunea.com edo whatsapp bidez 605 71 24 69 telefono zenbakira.
Idazlaguna
Egun 120 komertzio eta beste 60 inguru boluntario daude izena emanda Idazlaguna euskara begibistan programan. Ekimen hori herritarren artean ezagutzera emateko kanpainak egiten ari da orain Jardun; tabernetan egin dute lehenengo eta janari dendetan egingo dute orain.
Aurrekoetan bezala, euskarari bultzadatxoa ematea da helburua. Janari dendetan esku orriak egongo dira kanpainaren informazioarekin. Komertzioei eskatuko zaie jendaurrean dituzten kartelak eta idatziak euskaraz edo elebitan euskarari lehentasuna emanez jartzea; bezeroei, berriz, dendariek hartutako konpromiso hori garrantzitsua eta pozgarria dela eurendako.