Arauak:
- Gutxienez 3 eta gehienez 4 pertsonek osatuko dute taldea
- Infantiletan, talde bakoitzean eta gehienez, 2015-2016an saskibaloian federatutako bi egon ahal izango dira
- Jokalariek, talde batean bakarrik eman ahal izango dute izena.
- Inskripzio kuota ordaindu izanaren agiria inskripzio orriarekin batera aurkeztu beharko da.
- Erakundeak txapelketan parte hartu dezaketen taldeen kopurua mugatzeko eskubidea izango du.
- BKEko Saskibaloi Sailak txapelketaren antolaketarako egokiak deritzon erabakiak hartu ahal izango ditu eta erabaki horiek apelaezinak izango dira.