Bergarako Stoltz-Freres Organoaren Lagunak elkarteak Musikaz blai organoaren alde dirua biltzeko kontzertua antolatu du. Elkarteak, San Pedro parrokiako Stoltz-Frères organoa maila guztietan babestea, sustatzea eta zabaltzea dauka helburu bezala. Helburu horiek betetzeko laguntza bilatu nahian, kontzertu bat antolatu dute.
Domekan, 19:00etan hasita, Luis Alberto Requejo klarinete jole portugaletetarrak eta Miriam Cepeda organo jole bilbotarrak musika emanaldi onuragarria eskainiko dute Santa Marinako parrokian.