Berritasunekin dator Amodiozko Gutunen Lehiaketaren XXV. edizioa

Josu Bilbao Atxutegi 2016ko abe. 5a, 11:07

Aurten, aurreneko aldiz, Amodiozko Esaldien I. Lehiaketa ere antolatu du Jardunek. Gutunak jasotzeko azken eguna 2017ko urtarrilaren 8a izango da, eta esaldiak jasotzeko azken eguna urtarrilaren 26a.

Lehiaketaren oinarriak:

- Lehiaketan, 2002an edo lehenago jaio den edozeinek parte har dezake.

- Lan guztiak jatorrizkoak, argitaragabeak eta euskaraz idatziak izan beharko dute. Nahi beste gutun aurkezteko aukera dago.

- Lanek gutun forma izan beharko dute eta DNI A4 orritan eskuz zein ordenagailuz idatzita aurkeztu ahal izango dira. Lanen luzera ezin izango da bi orrialde baino gehiagokoa izan.

- Posta arruntez bidaltzeko, egilearen datuak kartazal txiki batean sartu (izen abizenak, adina, telefonoa, helbidea), ondoren kartazal txiki hau eta gutuna kartazal handiago batean sartu eta bidali. Posta elektronikoz bidaltzeko, gutuna fitxategi batean bidaliko da, "gutuna" izenarekin eta egilearen datuak, "egilea" izena duen beste fitxategi batean.

- Gutunak honako helbide honetara bidali beharko dira:

Amodiozko Gutunen XXV. Lehiaketa

Jardun Elkartea, Errotalde jauregia z/g

20570 Bergara – Gipuzkoa

Amodiozkogutunak@gmail.com

Informazio gehiago: telf: 943 763 661 – 605 712 469  eta www.jardun.eus web orrian.

- Lanak jasotzeko azken eguna 2017ko urtarrilaren 8a izango da.

- Sariak honako hauek izango dira:

1. saria: 500 euro

2. saria: 250 euro

Bergarar onenarendako saria: 150 euro (1. edo 2. saria Bergarako norbaitek lortuko balu, bergara onenarentzako saria hurrengo bergarar onenari emango litzaioke)

26 urtetik beherakoen onenari saria: 150 euro (1. edo 2. saria 26 urtetik beherako norbaitek lortuko balu, bergara onenarentzako saria hurrengo bergarar onenari emango litzaioke)

- Sari ematea otsailaren 14an, asteartean, San Balentin egunean egingo da, Bergarako Irizar jauregian, arratsaldeko 19:00etan.

- Lan guztiak Jardun Elkartearen esku geratuko dira eta osorik zein zatika argitaratzeko aukera izango du, beti ere, egilea zein den garbi adieraziz.

- Lehiaketaren epaimahaia literatura eta kultura munduko pertsona ezagunek osatuko dute, Gazteen sarirako epaimahaia berriz, Bergarako ikastetxeetako ikaslez osatua egongo da.

Amodiozko Esaldien I. Lehiaketa

- Lehiaketa honetan edozein pertsonak parte har dezake

- Lan guztiak jatorrizkoak, argitaragabeak eta euskaraz idatziak izan beharko dute. Nahi beste esaldi aurkezteko aukera dago.

- Amodiozko esaldia whatsappez 605 712 469 telefono zenbakira bidali beharko da 2017ko urtarrilaren 26a baino lehen.

- Saria: Amodiozko esaldi onenarendako saria, 100 euro. Irakurle gazteek emandako saria.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak