Gura beste jolas egin dute neska-mutikoek Bedelkarri esker

Mirari Altube Arrese 2016ko abe. 4a, 13:39

Puzgarriak eta beste jolas mordoa izan dituzte Bergarako umeek eta gaztetxoek bi egunotan Seminarioko patioan. Bedelkar elkartea Gabonak girotzen hasi da hala.

Ekitaldi mordoa izango dira hemendik eta Gabonak bitartean, herrian, Bedelkarren eskutik. Neska-mutikoek gustura jardun dute bi egunotan saltoka, abilezia jolasetan eta pilota eta palarekin. Datozen aste bukaeretan ere izango dute jolasean jarraitzeko aukera. Hona hemen datak: abenduak 10 eta 11; 17 eta 18; 23 eta 30. Horrez gain, Muniben ohe elastikoak izango dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak