Lankidetzarako hitzarmena sinatu dute Bedelkarrek eta Udalak

Maite Txintxurreta 2016ko abe. 1a, 11:56

Udalak Merkatarien Elkarteari laguntza eskaintzeko konpromisoa berretsi du, eta 12.000 euroko diru laguntza bat emango dio urte osorako.

Beste urte batez, lankidetzan aritzeko hitzarmena sinatu dute Udalak eta Bedelkar Merkatarien Elkarteak.

Bedelkarreko presidente Ana Revueltak adierazi du orain arte "oso baliagarria" izan zaiela Udalarekin daukaten lankidetza, eta pozik azaldu da elkarlanerako konpromiso hori berretsi dutelako: "guretako oso garrantzitsua da herriko komertzioak batuta egotea, eta horretarako oso ondo datorkigu Udalaren laguntza".

Bere aldetik, Elena Lete alkateak nabarmendu du gaur egun komertzio txikiek hainbat erronkari egin behar dietela aurre: "Lehenago lehiakiderik gogorrenak hiriburuak ziren, eta horri orain internet bidezko salmenta gehitu zaio". Hori dela eta, adierazi du Udalak lankidetzarako prest jarraituko duela: "Udala hor egongo da lankidetza honen baitan arlo desberdinetako hainbat ekintza aurrera ateratzeko".

Elkartearen eta Udalaren arteko harremana "sendotzen" ari dela dio alkateak. Era berean, Bedelkarren iniziatiba nabarmendu du, eta esan du elkartea "eredu" dela, komertzioa sustatzeko "bide berriak" lantzeagatik. Gaur egun Bergarako 81 komertzio daude elkarte honetan sartuta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak