Martxan du Bergara Kirol Elkarteak urteroko Gabonetako zozketa. Aurtengo sariak izango dira: otar erraldoi bat –jan-edanak, BKEren kirol materiala, Reala ikusteko bi sarrera eta i-pad bat; lehenengo saria–; bizikleta elektriko tolesgarria –bigarrena–; eta bi pertsonarentzat asteburua –hirugarrena–.
Zozketarako txartelak salgai daude Agorrosin futbol zelaiko tabernan, Labegaraietako kiroldegian, Arkupe, Depor, Ariznoa, Bule, Irrintzi, Arrano, Dixula, Azpeitxi, Erreki, Kayak, Cafe Bergara eta Guria tabernetan, Sanchez ileapaindegian eta Barcelo bidaietan.
Bestetik, eta hau ere Gabonei begira, salgai ditu BKEren futbol sailak taldeko kamisetak, poloak, txandalak, jertseak, motxilak eta poltsak. Eskaera egiteko bideak, hiru: bergarake@gmail.com helbidea; 679 25 90 08 zenbakia (Vicen); eta Agorrosin futbol zelaiko tabernan. Han bertan eta BKEren Bidekurutzetako bulegoan dago ikusgai material guztia. Eskaerak garaiz egiteko eskatu du zuzendaritzak.