Besteak beste honako ekintzak antolatu dituzte:
- Gurasoentzat oinarrizko ipuin kontaketa tailerra. Abenduak 12, 15, 19 eta 22 egunetan, 17:30etik 19:00etara. Tailerrean parte hartzeko izena aurrez eman beharko da Jardunen, abenduaren 7a baino lehen. Amaia Etxebarria izango da emailea. Plaza mugatuak egongo dira, eta doan izango da.
- Euskarako liburuak merkeago eros daitezke. Abenduaren 12tik 17ra Bergarako Elkar Megadendan euskarazko liburuak (haur, gazte zein helduen literatura) merkeago erosteko aukera. Aste horretan zehar, euskarazko literatur liburuak erosterakoan, liburu saltzaileak emandako erosketa txartela Jarduneko bulegora eraman eta deskontua abonatuko da.
- Euskarazko liburuen truke azoka. Abenduaren 1etik 18ra. Dagoeneko erabili ez eta egoera onean dauden euskarazko literatur liburuak Jardunera (Kultur etxera) eraman daitezke eta ekarritako liburu bakoitzeko txartel bat emango da. Ondoren, San Martin plazan egingo den azokan txartel bakoitza edozein liburugatik trukatu ahal izango da. Azoka egunean ere aukera egongo da liburua eraman eta trukean beste bat hartzeko.
- Irakurketa kolektiboa. Abenduaren 18an, 12:00etan Jardunen gune berrian. Lev Tolstoi-ren Zenbat lur behar ditu gizon batek? liburua zatika irakurriko da herriko eragile eta herritarren artean. Jarduera-ildo honetatik, euskarazko irakurzaletasuna sustatu nahi da, izan ere, irakurketak garrantzi handia du norberaren eta kolektiboaren kultura sustatzeko orduan.