Isidro Monzon arkitektoari buruzko liburua aurkeztuko dute

Josu Bilbao Atxutegi 2016ko aza. 28a, 17:20

Bergarako Olaso Dorrea fundazioak antolatuta, Euskal kostaldeko arkitekturaren dokumentazio eta artxibategi zentroak, Isidro de Monzon,sormen berezi bat Euskal Herrian 1975-1985 liburua aurkeztuko dute, abenduaren 14ean, 19:00etan.

Isidro Monzon arkitektoa (1906-1991) Bergaran (Gipuzkoa) sortu zen. Venezuelan atzerrian egon eta gero, Ipar Euskal Herrian utzi du bere aztarna, 1975.-1985. urteetan. Bere lan gehienak Saran, Donibane Lohizunen, Ahetzen eta Senperen eginak ditu. Ez zuen jarraitu “neo-euskaldun” estiloaren sortzaileek XX. mendearen hasieran erabili eta gerla ondorengo arkitektura erregionalistak izugarri zabaldu lapurtar etxearen eredua. Berak, aldiz, artzainen eraikuntzak, alegia, bordak, izan zituen inspirazio, eta nortasun tradizional handiko etxe modernoak, Larrungo aldapekin bat zetozenak, eta bertako harria erabiliz, eraiki zituen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak