Mireia Ibabe, panderojolerik onena, beste behin

Josu Bilbao Atxutegi 2016ko azaroaren 28a

Bergararrak bigarren postua lortu du Zaldibarren jokatu den Euskal Herriko Trikitilari Gazteen XXV. Txapelketan, Eneko Arbeorekin batera, eta panderojole onenaren saria irabazi du.

Mireia Ibabe bergararrak hirugarren urtez jarraian irabazi du panderojole onenaren saria, Euskal Herriko Trikitilari Gazteen Txapelketan. Sailkapenean, bigarren postua eskuratu du Ibabek, Eneko Arbeo trikitilariarekin batera. Aurtengo garaileak, Nahiara Mantzizidor eta Jugatz Oleaga izan dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak