goiena.eus

Bi ordu eta erdiz hamarkada batzuk atzera

  Kultura  Bergara

Mokolo Egunarekin batera, Bergarako gaztetxean antolatutako Eganen kontzertuan giro ederra izan da bart. Gazte eta heldu, taldearen hasieretatik gaur arteko belaunaldiek bat egin zuten publikoaren artean, eta gozatu ederra hartu zuten lehengo urteetako kanta haiekin.

Printzipioz Eganen azkenaurrekoa izango den –berez urrian ziren azkena jotzekoak– kontzertuak 270 lagun inguru batu zituen Bergarako gaztetxean. Garai batean taldea herrira gonbidatu ohi zutenek pentsatu zuten Saldias eta konpainia despeditzera zihoazen honetan berriz ere Bergarara ekartzea.

Garai bateko kantuak jotzeko eskatu zieten Eganekoei, eta hala izan zen gaztetxeko kontzertuan, Freddie Mercury eta Queen-en bertsioak eta horietakoak izan baitziren gehienak.

Jendeak ederki pasa zuen entzuten eta dantzan, eta Saldiasek berak ere antolatzaileei aitortu zien amaieran gustura egon zela oso. Antolatzaileek bere ibilbidean Bergararekiko izandako jarrera eskertuz oroigarri bat ere eman zioten Saldiasi.

Jendea Egan noiz hasiko zain.

Plaka eman zioten Saldiasi.

Saldias kantuan.

Zale gazteak garai bateko erara jantzita.

Erantzunak

Erantzuna | #1

Ni ez nintzen bertan egon baina Eganekin batera Kokein taldeak ere jo zuen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa