Bergarako Musika Eskolako haurren abesbatza, Azkaineko jaialdira, zapatuan

Josu Bilbao Atxutegi 2016ko aza. 24a, 11:02

Euskal Herriko Abesbatzen Elkarteak antolatuta, bergarako taldeak Euskal Herria Cantat Ttiki jaialdian parte hartzeko gonbidapena jaso du.

Gipuzkoako ordezkariak izango dira bergararrak jaialdi honetan. Bizkaitik, Zornotzako Kantalai abesbatza izango da. Urruñako Tximi txama haur eta gazte abesbatzak ere izango dira, eta Azkaineko zenbait haurrek ere hartuko dute parte jaialdian.

Goizean, Imanol Elizasu, Zaria kantu eskolako zuzendariarekin egingo dute tailerra abeslariek. Hainbat kantu prestatuko dituzte guztiek elkarrekin Imanolen zuzendaritzapean. Ondoren bazkaldu egingo dute, eta bazkalostean entseguak. Arratsaldeko 17:30ean, Azkaineko elizan, emanaldia eskainiko dute. Abesbatza bakoitzak, euren saioa egingo du eta bukatzeko denek elkarrekin goizeko tailerrean landutakoa abestuko dute.

Bergarako Musika Eskolako haurren abesbatzako kideak "ilusio handiz" prestatu dira, proiektu berezi honetan parte hartzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak