Pol-Polen ezohiko batzarra eta gazte taldearen irteera

Julen Iriondo 2016ko azaroaren 22a

Astelehenean, hilak 28, izango da Pol-Polen ezohiko batzarra, 19:30ean Irizar jauregian. Elkartearen lokal berria eta 75. urteurrena izango dira batzarreko bi aztergaiak. Bestalde, abenduaren 11n egingo du Pol-Polen gazte taldeak hurrengo irteera. Kurtzebarrira izango da, eta goizeko irteera izango da. Izena ohiko egunetan eman daiteke.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak