Mekolaldeko zubia botata

Ubane Madera 2016ko aza. 21a, 11:09

Mekolaldeko zubia botata. Argazkia: Manu Diaz.

Eguenean iragarri zuten botako zutela, eta egubakoitzerako dagoeneko botata zuten Mekolaldeko zubi txikia. Orain argazkiko itxura erakusten du inguru horrek. Edozein modutan, 10 egun beharko dituzte, guztira, zubia behar den moduan guztiz botatzeko. Ondoren, oinezkoendako pasabidea eraikitzen hasiko dira. 

Hain zuzen ere, pasabide berria egurrezkoa izango da, eta bi metro zabal eta 35 metro luze izango ditu. 

Obrak, bere osotasunean, otsailaren erdialdera arte iraungo duela iragarri zuen Elena Letek, Bergarako alkateak. 

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak