Irrintzia botatzea, dantza egitea... Edozein parrandazalek jakin beharreko gauzak dira horiek, eta nola egiten diren jakin guran agertu dira gaur arratsaldean Osintxuko frontoira Kiki, Koko eta Moko pailazoak.
Parranda tutiplen ikuskizuna aurkeztu dute bertan, eta harmailak bete dituzten umeen eta helduen laguntzarekin eta parte-hartzearekin, parrandazale onak izaten ikasi dute. Mokok, gainera, beldurtia da oso, eta besteak beste zezenak eta mamuak erabilita egin duten terapiarekin, bere beldurrak gainditzea lortu du.