Angiolillo liburutegiaren eskutik Manolo Cainzosen Herri mugimendua-Un movimiento ciudadano. Bergara 1970-1980 liburua aurkeztuko dute egubakoitzean, 19:00etan, Kartzela Zaharrean.
Liburuak, Bergaran hamarkada horietan egon zen herri mugimendua du ardatz, eta herri mugimendu hori horrela laburbildu daiteke: "Lekuko mugimendua, Bergaran suertatzen zelako. Mugimendu herrikoia, bere helburuak herriari zegozkiolako eta herriaren zati handi bat mugiarazi zuelako. Borondatezko eta bat bateko mugimendua, gizartea aldatzeko, eta bere ekintzak hezkuntza eta osasun zerbitzuen hobekuntzaren arabera aurrera eramaten zirelako", azaldu dute Angiolillo liburutegitik.